Oroimenari gorazarre

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 9a, 09:45
Iazko Memoriaren Eguneko ekitaldia. (Aritz Mutizabal)

Zarautzen elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian, Memoriaren Egunaren harira. Ekitaldia, berriz, igandean izango da Arrosategi parkean.

Memoriaren Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta horren harira, urtero bezala, eskualdeko zenbait udalerritan ekitaldiak antolatu dituzte. Hain justu ere, Azkoitia, Orio eta Zarautz dira egun seinalatuarekin bat egiten dutenak, eta aurten ere ez diote hutsik egingo hitzorduari.

Zarauzko Udalak elkarretaratzea deitu du eta 13:00etan jarri dute hitzordua, Lege Zaharren enparantzan; Udalbatzako zinegotzi guztiak daude bertaratzera gonbidatuta. Horrez gain, urteroko ohiturari jarraiki, ekitaldi nagusia datorren igande eguerdian egingo dute, 12:00etan hasita, Arrosategi parkean. Bertan, udal taldeetako ordezkariek hitzartze laburra egingo dute, eta biktimen omenezko isilunearen ondoren, landare eskaintzarekin biribilduko dute ekitaldia.