Zozketa

Abian surfskate bat zozkatuko du Zarauzko Hitzak bere Facebookeko orrialdearen jarraitzaileen artean

Erredakzioa 2022ko aza. 9a, 16:52

Zozketa bere Facebookeko orrialdean egingo du Zarauzko hitzak, eta zozketan parte hartu nahi dutenek hiru pauso jarraitu beharko dituzte.

Zarauzko Hitzak Abian enpresak emandako surfskate bat zozkatuko du. Zozketa bere Facebookeko orrialdean egingo du, eta zozketan parte hartu nahi dutenek, honako hiru pauso hauek jarraitu beharko dituzte:

  • @Zarauzko Hitza orrialdea jarraitu.
  • Eman atsegin dut zozketaren argitalpenari.
  • Bi lagun aipatu iruzkinean.

Getariako Abian marka esklusiboa da, taula bakar eta pertsonalizatuak izateko aukera ematen duena, eta horietako surfskate bat zozkatuko du Zarauzko Hitzak. Irabazlearen izena azaroaren 23an jakinaraziko du Zarauzko Hitzak, zozketaren argitalpenean bertan eta stories bidez.