Gaur estreinatu dute Ana Galarragak eta Alaitz Ochoa de Eribek gidatutako 'Uhin Ultra Moreak' podcasta

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 9a, 16:15
Alaitz Ochoa de Eribe eta Ana Galarraga irrati lanetan. (Elhuyar)

Elhuyarren ekoitzitako proiektua da eta ikasturte amaiera arte eskainiko dute, bi astean behin, EITB Podkast atarian.

EITB Podkast atariak Uhin Ultra Moreak zientzia podcast berria estreinatu du gaur. Elhuyar zientzia dibulgazioak ekoitzitako proiektua da honakoa, eta Ana Galarraga eta Alaitz Ochoa de Eribe zarauztarrak ditu gidari. Bi astean behin emango dute, eta ikasturtearen amaiera arte iraungo du; Zientzia.eus atarian ere jarriko dute.

Galarragak Berria egunkariari azaldu dionez, zientzia «modu ulergarrian» helarazi nahi diete entzuleei, «irizpide kritiko eta feminista batekin». Gaurkotasun zientifiko-teknologikoari errepasoa atal bakoitzean, mito batzuk argitu eta soinu misteriotsua zerk sortzen duen asmatzera gonbidatu dituzte entzuleak joko baten bidez. Oro har, «estereotipoak hautsi nahi ditugu: zientzia urruna eta zurruna denik ukatzera goaz», aditzera eman du.

Podcastaren estreinako atalean, adimen artifizialaren erabilerari erreparatu diote, puri-purian dagoen arlo batean: artean. Entzuteko klikatu gainean.