Indarkeriaren biktima guztiak gogoratzeko elkarretaratzea egin dute

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 10a, 15:05

Udal talde guztiak bat etorri dira gaur, Memoriaren Nazioarteko Egunean, Lege Zaharraren enparantzan egin duten mobilizazioan. 13:00etan elkartu dira indarkeriaren biktimak oroituz minutu bateko isilunea egiteko.

Urteroko ohiturari jarraituz, igande honetan egingo dute Memoria Eguneko ekitaldi nagusia Arrosategi parkean. Bertan bost minutuko isilunea egingo dute eta ondoren lore eskaintza. 12:00etan hasiko da ekitaldia.