Datozen egunetan ere, samartinak ospatuko dituzte Urdanetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 10a, 17:00
Urdanetako samartinak. Jaietako lehen asteburuko argazkia.

Pasa den asteburuan abiatu zituzten samartinak Urdanetan, eta bihar San Martin eguna izango denez, asteburu honetan ere jarraipena emango diete auzoko festei.

Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:

Bihar, ostirala. San Martin eguna

  • 12:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Tortilla patata lehiaketa.
  • Jarraian, auzotarren herri kirol saioa, trikitilariek girotuta.
  • Arratsaldean, kalejira.
  • 23:00. Fan&Go taldea, frontoian. Ximor taberna zabalik izango da goizaldera arte.

Etzi, larunbata. Oilasko biltze eguna

  • 06:00. Oilasko biltzea, Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolariek eta Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
  • 21:00. Bildutako oilaskoekin auzotarren afaria, Indamendi elkartean. Jarraian, erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin, frontoian.
  • 00:00. DJ Davila, Ximor tabernan, 04:00ak aldera arte. Tabernak zabalik jarraituko du gero ere.

Azaroak 13, igandea

  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Gazteen pilota txapelketaren finala.
  • 13:00. Herri kirolak. Izeta eskolako harri jasotzaileak: Izeta IV.a, Azpiazu eta Iraitz Arruti. Pentatloi erakustaldia, Izeta V.aren eta Izeta VI.aren eskutik. Laja eta Lutxurdixok girotuko dute herri kirol jaialdia.
  • 17:00. Etxetxoren eta Izetaren idi pareen arteko dema.
  • Jarraian, erromeria Laja eta Lutxurdixorekin, Ximor tabernan, 22:30ak aldera arte.
  • Festei amaiera emateko, Patata Dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.