Zarauzko Musika Bandak Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko du bihar

Zarauzko Musika Banda 2022ko aza. 12a, 14:30

12:30etan hasiko da emanaldia Merkatu Plazako lehen solairuan eta  Iosu Isastik zuzentzen duen banda entzutera bertaratzen diren herritarrak sei pieza entzungo dituzte.

Kontzertuak 50 minutu inguru irautea aurreikusten da eta honako hauek dira joko dituzten piezak: A Santa Cecilia (martxa), Luigi Radaellik konposatua, baina Chuck Elledgek moldatua 1989an; A String of Pearls, Toshio Mashina tronboi Japoniarrak bandarako moldatutako abestia izatez, Jerry Gray eta Edgar De Langek konposatua; Caballería Ligera (Obertura), Franz Von Suppéren pieza; Queen ́s Park Melody, Jacob de Haanek
konposatua; Zarauz Luis Fraca konpositore ezagunak 1995an Zarauzko bandarentzako konposatutako pieza; eta  Omisoka, Itaru Sakaiena.