Auto pilaketak daude A-8an Bilborako noranzkoan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 14a, 09:20
Zarautzeraino iristen dira auto-pilaketak. (Onintza Lete)

Hainbat kilometroko auto ilarak sortu ditu Zumaia eta Gertaria artean gertatu den ezbehar batek. Sei ibilgailuren arteko istripua izan da eta aurrez Getaria parean matxura izan duen kamioi batek eragindako pilaketen testuinguruan gertatu da.

3-4 kilometroko auto ilarak eragin ditu matxura horrek, eta euria tarteko 6 autok elkar jo dute. Matxura dagoeneko konpondu dute, baina istripuak eragindako ilara luzeak oraindik ez dira amaitu, Zarautzeraino iristen dira.