Auzolanean jasotako kiroltasuna

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 14a, 10:30

Kirol elkartea auzolanean, herritik herriarentzat. Ipar kaleko Lukas ardotegian paratu duten erakusketa berriak ZKEri egiten dio gorazarre, baina batez ere kirol elkartearen barruan boluntario lanean aritutako jende guztiari: herritarrei, azken finean.

Horretarako, atzoko eta gaurko hainbat argazki jarri dituzte erakusgai, Alex Gurrutxagaren aurkezpen hitz batzuekin. Erakusketa abenduaren 10a bitartean ikusteko aukera izango da.