Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Boluntariotzaren XXII. Topaketa egin zuen larunbatean Donostiako NH Arantzazu hotelean. Bertan, bere boluntario guztiak bildu zituen, urte osoan zehar egiten duten lana aitortzeko helburuarekin.
Urtero bezala, ekitaldian boluntario nabarmenenak saritu zituzten, eta aurten, seiko multzo horretan, Begoña Crespo zarauztarrari egin zioten aitortza. Era berean, Transportes Jose enpresa omendu zen elkartearen sariarekin.
Bestalde, Marisa Arriola elkarteko presidente berriak Minbiziaren Aurka Gipuzkoaneko Kontseilu Betearazle berriko kideak aurkeztu zituen: Julia Salaverria, Pedro Esnaola, Ander Urruticoetxea, Enrique Pina, Joana Perez eta Gustavo Pego.