Bi bisita gidatu izango dituen iriteera antolatu du ArtEgañak azaroaren 26rako

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 15a, 09:00
Andetxako San Migel elizako Xabier Egañaren horma lana. (Utzitakoa)

Gasteizen dagoen Xabier Egañaren Liburuak eta beste aitzakia batzuk erakusketa eta artistak Andetxako San Miguel elizan egindako horma-lana ikusiko dituzte bertatik bertara. Izen ematea zabalik dago dagoeneko.

ArtEgaña elkarteak egun osoko irteera antolatu du Gasteizera hilaren 26rako, Xabier Egaña artistaren hainbat lan bertatik bertara ezagutzeko. Artistak berak gidatuko ditu bisitak. Batetik, Sancho El Sabio Fundazioaren egoitzan dagoen Liburuak eta beste aitzakia batzuk erakusketara egingo dute bisita, eta, bestetik, Gasteiztik 10 kilometrora dagoen Andetxako San Miguel elizara Bizitzarako pinturak horma-lana ikusteko. Lehenengo erakusketari dagokionez, 35 lan hibridoz osatuta osatuta dago eta pintura, eskultura, collagea, eta artistak bere ibilbidean egin dituen hainbat egile-liburu uztartzen ditu.

Izena eman nahi dutenek 30 euroko diru sarrera egin beharko dute kontzeptuan izen-abizenak zehaztuta honako kontu korronte honetan: ES13 2095 5076 4091 1888 7359. Ondoren, arteganaelkartea@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dute ordainketaren ziurtagiria. Autobusez bidaia egiteko plazak mugatuta daudela ohartarazi dute antolatzaileek.

Hauxe da ArtEgañak prestatu duen plana:

  • 10:30 Irteera autobusez (Nafarroa kaleko fraideen eliza pareko geltokitik)
  • 12:00etatik 13:00etara Liburuak eta beste aitzakia batzuk erakusketara bisita, Juan Ayesta erakusketaren komisarioak eta Xabier Egañak gidatuta.
  • 13:30ean bazkaria Duna garagardotegian.
  • 15:30etik16:30era Xabier Egañak Andetxan egindako obrara bisita.
  • 16:45 Itzulerako autobusa.
  • 18:00 Iritsiera Zarautzera.