Joseba Gallegok doako perkusio ikastaroa emango du ostegunean

Joseba Gallego. (Utzitakoa)

Imanol Urbieta musika eskolan izango da 19:00eetatik aurrera.

Joseba Gallego TikTara musika taldeko kideak eta Bartzelonako Conservatori Superior de Música del Liceu eskolan Jazz-perkusioan graduatuak perkusio ikastaroa emango du etzi, osteguna, azaroaren 17a, Imanol Urbieta Musika eskolan. Sarrera librea izango da eta 19:00etan hasiko da ikastaroa.