Dead dantza eta poesia ikuskizuna eskainiko du Lasala konpainiak ostiral honetan, azaroaren 18an, Modelo aretoan. Judith Argomanizen zuzendaritzapean, lau emakumeren bizitza kontatzen du obra honek, baina bakarrarena izan daiteke. Emakume horien bizitzaren bitartez gaurko gizarteari begiratu nahi zaio. Izan ere, "gizarteak askotan deshumanizatu egiten du emakumea".
Saioa 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 6 euro balioko du; Modeloko txarteldegian eros daiteke edo Kutxabanken atari digitalean.