Udalak herritarren ekarpenak jasoko ditu Zuhaitzen Plan Zuzentzailea lantzeko

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 16a, 10:00
Nafarroa kaleko ezkiak. (Aritz Mutiozabal)

Interesa duten guztiek azaroaren 30era arte dute ekarpenak egiteko edota informazioa eskatzeko. E-postaz zein telefonoz egin dezakete.

Zarauzko Zuhaitzen Plan Zuzentzailea lantzen ari den udaleko Lorazaintza sailak herritarren ekarpenak eta gomendioak jasotzeko prozesua jarri du martxan. Bi modu ahalbidetu dituzte, horretarako: idatzia, batetik, haz@zarautz.eus helbide elektronikoan, eta telefono bidezkoa, bestetik, 943-00 51 08 zenbakian. Gauzako horrela, ekarpenak egin edo informazioa eskatu nahi duen herritarrek zein taldeek hilaren 30era arteko epea izango dute.

Udalak jakitera eman duenez, honako hiru alderdi hauek hartzen ditu Zuhaitzen Plan Zuzentzaileak: herriko berdeguneetako esku-hartzeei aplikatu beharreko irizpideak, erabakiak hartzean lehenetsi beharrekoak eta zuhaitzen inbentarioa jasotzeko gida. Azken atal horren barruan sartu dituzte zuhaitzen arrisku-azterketak eta berdeguneak kudeatzeko jarraibideak.