'No mires a los ojos' eta 'Hopper, oilaskoerbia' filmak emango dituzte asteburuan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 19a, 09:00

Juan Jose Millasek idatzitako Desde la sombra eleberrian oinarrituta, Felix Viscarret zinemagile iruindarrak zuzenduriko No mires a los ojos filmak Damianen (Paco Leon) istorioa kontatuko du. Armairu batean ezkutatu ondoren, Lucia eta Feinen etxean amaitu du eta haien itzala bilakatuko da.

Gaztetxoei zuzendutako eskaintzarik ere bada astebururako, Hopper, oilaskoerbia emango baitute larunbat zein igande arratsaldean. Euskaraz eskainiko duten animaziozko ikus-entzunezko honek erdi oilasko eta erdi erbi jaio zen Hopper du protagonista, zeinak onartua izateko irrikaz, abentura zirraragarria abiatuko du Iluntasunaren Hamsterraren bila.

Azaroak 19, larunbata
16:45. Hopper, oilaskoerbia      
19:15.  No mires a los ojos
22:15. No mires a los ojos

Azaroak  20, igandea
16:45. Hopper, oilaskoerbia    
19:15. No mires a los ojos

Azaroak 21, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. No mires a los ojos      
20:30. No mires a los ojos