Auto ilara luzeak daude une honetan autobideko bidesarian, Bilborako noranzkoan

Onintza Lete Arrieta 2022ko aza. 17a, 08:42

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da, eta hiru kilometroko ilarak eragin ditu. Duela ordubete inguruko informazioa da, baina oraindik zirkulazioa oso mantsoa da, ilarak, gutxienez, Orioko zubiraino iristen dira.

Gaurkoan ere ez da giro AP-8 autobidean, Zarautz inguruan. Izan ere, hiru kilometroko auto ilarak daude Zarauzko bidesari parean, Bilborako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak esan duenez, hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da, eta horrek eragin ditu ilarak. Gainera, bidesarian egiten ari diren lanek ez dute egoera hobetzen laguntzen. 

Jaurlaritzarenak duela ordubete inguruko datuak diren arren, oraindik zirkulazioa oso mantsoa da, eta ilarak, gutxienez, Orioko zubiraino heltzen dira.