Euskaraldia dela eta, galdera-erantzunen jokoa egingo du Zarauzkohitza.eus-ek

Erredakzioa 2022ko aza. 17a, 17:00

Euskaraldiari bultzada emateko, galdera-erantzunen jolasa antolatu dute Zarauzkohitza.eus-ek eta Zarauzko Euskaraldiak elkarlanean. Biharko 12:00etan jarriko da jokoa martxan, eta hainbat galdera erantzun ahal izango dituzte herritarrek Euskaraldiak irauten duen bitartean. Bi sari irabazi ahal izango dituzte parte hartzaileek.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldiari buruzko lehiaketak jarriko ditu martxan bihar, ostiralarekin, eta horietako bat Zarauzkohitza.eus webgunean izango da. Hain zuzen ere, Zarauzko Hitzak eta Zarauzko Euskaraldiak antolatuta, hainbat galdera erantzun ahal izango dituzte herritarrek –galdera guztiak erantzun behar dira, baina horretan igarotako denbora ez da kontuan hartuko– Euskaraldiak irauten duen bitartean.

Biharko 12:00etan izango da martxan galdera-erantzunen jokoa, eta euskararen aldeko egitasmoa bukatzean, jokoaren sustatzaileek hainbat sari banatuko dituzte parte hartzaileen artean. Galdera guztiak zuzen erantzuten dituzten herritarren artean Euskaraldiko produktuen sorta eta urtebeteko Hitzakide harpidetza zozkatuko dituzte –Euskaraldiaren saria– , eta parte hartzaile guztien artean, berriz, Errigoraren saski bat –Zarauzko Hitzaren saria–.

Animatu eta parte hartu galdera-erantzunen jokoan!