Gaztain Eguna egingo dute larunbatean Salbiden

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 17a, 12:30
Iazko Gaztain Eguna. (Amaia Urbieta Arruti)

18:00etan hasiko dira gaztaina erreak banatzen, eta txokolate beroa ere eskainiko dute.

Eguraldi makurrak hasi diren egun hauetan, Salbide Auzo Elkarteko kideek Gaztain Eguna antolatu dute larunbaterako. Iaz bezala, gaztaina erreak banatuko dituzten bertaratzen diren haurrei zein helduei. Horrez gain, txokolate beroa ere eskainiko dute gailetekin.

Ekitaldia 18:00etatik aurrera hasiko dela jakinarazi du auzo elkarteak, eta musikaz girotuta egongo da. Era berean, herritar guztiak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera.