Photomuseumek Isaach de Bankoleren ibilbidea aztertuko du

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 17a, 14:00

Kultura hedapenerako Gela programaren barruan antolatutako saioa da, 18:00etatik aurrera egingo dute.

Isaach de Bankole telebista eta zinema aktorearen inguruan ariko dira ostiral honetan Photromuseumen, Gela programaren barruan. Boli Kostako Abiyan herrian jaio zen de Bankole, eta 50 film baino gehiagotan hartu du parte .

1987an aktore berri onenaren Cesar saria jaso zuen Thomas Gilouren Black Mic-Mac filmeko pertsonaia gorpuzteagatik. Zinema frantsesean oso ezaguna da, baita nazioartean ere, Chocolat, Casino Royale, Ghost Dog: The Way of the Samurai, Coffee and Cigarettes eta Black Panther filmetan egindako lanagatik.

Saioa 18:00etan hasiko da, eta ohiko moduan, sarrera dohainik izango da, edukiera bete arte