'Itsasoiko. Itsasotik Sasoikoa' dokumentala emango dute ostegunean

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 20a, 17:30

Euskal Herrian historikoki oso errotuta egon den arrantzari buruzko ikus-entzunezkoak hausnarketa bultzatu nahi du kontsumo ohituren zein egungo arrantza praktiken inguruan. Arkamurkak antolatu du emanaldia Modelon eta sarrera librea izango da.

Arkamurka Natur Taldearen eskutik iritsiko da Zarautzera Ondarroa 12 milia eta Bizilur elkarteek elkarlanean sortutako Itsasoiko. Itsasotik Sasoikoa dokumentala. Egileek hausnarketa bultzatu nahi dute ikus-entzunezko honen bitartez, horregatik, hainbat galdera planteatu dituzte: "Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe? Nolakoak lirateke gure arrandegiak, bertako arrainik gabe?".

Gauzak horrela, arrantza sektorean urte luzez jardun duten eta diharduten hainbat langileren testigantzak bildu dituzte dokumentalean. Bertan azaldu dute, esaterako, nola aldatu den arrantza egiteko modua edota ekosistema bera.

Ostegunean, azaroaren 24an, proiektatuko dute Itsasoiko. Itsasotik Sasoikoa Modelo aretoan 19:00etan. Sarrera librea izango da.