'Segundo hamarren bat' erakusketa zabaldu dute Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 19a, 12:00

Juan Carlos Andres argazkilaria da lanaren egilea eta gaur aurkeztuko dute berak eta Josu Zaldibar erakusketaren komisarioak.

Segundo hamarren bat deituriko Juan Carlos Andres argazkilariaren erakusketa hartu berri du Phtomusemek. Materiaren emantzipazioa erakutsi nahi duen lana da, eta artistak gaur aurkeztuko du Josu Zaldibar erakusketaren komisarioarekin batera. 18:30ean jarri dute hitzordua.

Edonola ere, erakusketa dagoeneko zabaldu dute. Atzodanik dago ikusgai urtarrilaren 15era arte.