Arratsalde dibertigarria pasatu zuten atzo gaztelekura eta Ludotxo ludotekara hurbildu ziren gaztetxoek. Gaurko hur eta nerabeen eskubideen nazioarteko egunaren harira, puzgarriak jarri zituzten gaztelekuan 12 eta 18 urte bitartekoentzat eta galdera-jolasa ere antolatu zuten. Ludotxo ludotekan, berriz, tailerrak eta jolasak egin zituzten txikienekin. Horrez gain, txokolate beroaz gozatzeko aukera ere izan zuten bizkotxoekin lagunduta.