Euskaraldiarekin bat egin dute herriko kirol taldeek

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 21a, 09:30

Zarauzko eskubaloi, futbol nahiz errugbi taldeak hizkuntza ohiturak aldatzeko ostiralean hasi zen ekimenera atxiki dira eta argazkiz erakutsi dute.

Emakumezkoen zein gizonezkoen herriko kirol taldeek bat egin dute ostiralean hasi zen eta abenduaren 2ra arte iraungo duen Euskaraldiarekin. Ekimenari babesa adierazteko herriko eskubaloi, futbol zein errugbi taldeek hainbat argazki atera dituzte asteburu honetan jokatutako partidetan nahiz entrenamenduetan eta euren sare sozialetara igo dituzte.

Aurkariak ere batu zaizkie argazki horietako batzuetan, Amenabar eskubaloi taldeak partekatutako argazkietako batean, esaterako, Segoviako Nava taldea ikusi daiteke; baita Azpeitiako Lagun Onak futbol taldeko alebinak zarauztarrekin batera.