Zozketa

'Ilargia nahi dut' txotxongilo ikuskizunerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Igandean 16:45ean hasiko da saioa Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emandako hiru sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Ilargia nahi dut txotxongilo emanaldia eskainiko du Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian parte hartuko duen Portugalgo Particulas Elementares konpainiak igande honetan, azaroaren 27an, Modelo aretoan, 16:45etatik aurrera. Antzerkia familian ikusteko Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.