'Zeruak eta infernuak' izango dute aztergai liburutegiko literatur tertulian

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 21a, 15:00
Helduentzako liburua da Txilikuk oraingoan osatu duena. (Onintza Lete Arrieta)

Jesus Mari Olaizola Txiliku idazle Zarauztarraren azken liburua irakurri eta komentatuko dute ostegun honetan, 18:30etik 20:00era.

Gorka Arresek gidatuta, hilabete honetako Sanz Enea liburutegiko euskarazko literatur tertulia Txilikuren Zeruak eta infernuak lanaren inguruan egingo dute. Ohi bezala, 18:30ean hasiko da eta ordu eta erdi inguru iraungo du.

"Pieza denek duten lotura da fikziorik ez daukatela. Benetan gertatutakoak dira, edo mugan daudenak; hau da, batzuetan ez dakigu zenbateraino gertatu ziren, edo zenbateraino kulturak sortu zituen", azaldu zion idazleak Zarauzko Hitzari liburua atera berritan

Zeruak eta infernuak lanean "utopiak, eutopiak edo distopiak" daude, eta horri lotuta, giza irudimenari presentzia nabarmena eman dio Txilikuk. 45 piezaz osatutako lana da, kronika estiloan, eta Elkar argitaletxearekin plazaratu du.