Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko autobusa jarriko dute

Erredakzioa 2022ko aza. 22a, 09:00
Asteburuan Amurrion jokatutako finalaurrekoa. (Bertsozale elkartea)

Bertsozale Elkarteak Eskainiko du zerbitzua eta Elkartearen webgunean eman dezakete izena interesa dutenek. Joan-etorriak hamabost euro balio ditu.

Abenduaren 18an, igandez, izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Iruñeko Nafarroa Arenan, eta Bertsozale Elkarteak hainbat herritatik Iruñera joateko eta handik itzultzeko autobus zerbitzuak antolatu ditu. Zarauztik ere izango da autobusez joateko aukera, eta interesa dutenek Bertsozale Elkartearen webgunean eman beharko dute joan-etorrirako izena, hamabost euro ordainduta.

Abenduaren 3a izango da autobuserako izena emateko azken eguna, eta elkarteak hilaren 11n jakinaraziko du herri bakoitzetik zer ordutan abiatuko den Iruñerako autobusa. Finala 11:00etan hasiko da Nafarroa Arenan. Saio horretarako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko, eta oraindik zehazteke dago –bigarren itzuliko bi finalerdi falta dira– zein bertsolari ariko diren txapelaren lehian.