Arkamurak eta Pagoeta elkarteak La Arboledara egingo dute urteko azken irteera

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 22a, 11:30
La Arboledako zonaldea. (Turismo Bizkaia)

Igandean, azaroaren 27an, joko dute Bizkaira eta garai bateko meategiak ezagutuko dituzte txangoan. Izen ematea zabalik dago dagoeneko eta ostirala izango da azken eguna.

Arkamurka natura-elkarteak eta Pagoeta Mendizale elkarteak elkarrekin egingo dute aurten ere urteko azken irteera. Oraingoan, Bizkaia hautatu dute eta La Arboleda ingurura egingo dute txangoa. Bertan, garai bateko meategik ezagutzeko izango dute parte hartzaileek, Arkamurkak gidatuta. Zazpi kilometro eta erdi luzeko ibilbidea egingo dute, 230 metroko desnibel metatua izango du.

Igande honetan egingo dute irteera Agueseko biribilgunetik 07:30etan abiatuta eta dagoeneko eman daiteke izena Mendizabal kinkil-dendan. Ostirala izango da horretarako azken eguna.