Zendutako alderdikideak gogoratuko ditu EAJk igandean

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 23a, 14:00
Zarauzko Batzokia. (Argazkia: Zarauzko Batzokia)

Elizkizuna egingo dute parrokian, eta ondoren hamaiketakoa Batzokian.

Sabino Aranaren heriotzaren urteurrenaren harira, Zarauzko EAJk urte honetan zendutako alderdikideak gogoratuko ditu datorren igandean, azaroaren 27an. Horretarako, elizkizuna izango dute, 10:30ean hasita, Andra Mari Zeruratzea parrokian ospatuko den elizkizunean.

Zarauzko EAJk afiliatu eta alderdikide guztiak gonbidatu nahi ditu alderdikideen omenezko mezara, eta ondoren Batzokian izango den hamaiketakora.