Ostalaritza eta merkataritzako ordenantza berria onartuko dute biharko udalbatzarrean

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 23a, 14:30

Azaroko osoko bilkura egingo dute udalbatzar aretoan, 19:00etan hasita.

Ostalaritza eta merkataritzako establezimenduek bide publikoa erabiltzeari eta okupatzeari buruzko udal ordenantza onartuko dute bihar behin betikoz, hileko udalbatzarrean. Berez, urriko osoko bilkuran bozkatzekoak ziren gaia, baina alderdien desadostasunak tarteko, mahai gainean geratu zen, non hilabetera berriro ekarri duten.

Bestalde, Zarauzko Emakume eta Gizonen IV. Parekidetasun Plana (2023-2027) eta Plan Orokorreko 27. eremuko (Errotazar) sektorizazio plana ere aztertuko dute.