Musikalean irtengo dira bihar musika eskolako ikasleak

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 23a, 16:00
Musikalean ekimena. (Aritz Mutiozabal)

17:15etan hasita, hiru kalejira egingo dituzte herrian barna, eta Musika Plazan amaituko dute jaia, elkarrekin abestuz.

Santa Zezilia egunaren aitzakian, Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak eta irakasleak kalera aterako dira bihar arratsaldean herria musikaz girotzera. Musikalean ekimenaren barruan, kalejiran abiatuko dira 17;15etik aurrera musika eskolatik bertatik.

Hiru ibilbide antolatu dituzte, hiru multzotan banatuta: bata, txistulariak; bigarrena, trikitilariak, pandero-jotzaileak eta tailerra eta hizkuntza mintzairako ikasleak; eta hirugarrena, haizezko musika tresnak eta tailerra eta hizkuntza mintzairako ikasleak.

Ondoren, Musika Plazan elkartuko dira guztiak, eta kioskoan Behin betiko, Arratsalde honetan eta Kanuto abestuko dute. Txokolatada batekin amaituko dute festa. Eguraldi ona egiten ez badu, musika eskolako atarian ospatuko dutela jaia azaldu dutela antolatzaileek