Gaur zabalduko dute Ramon Serras Nazioarteko Argazki Mostrako erakusketa

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 25a, 10:21

Ramon Ignacio Serras Nazioarteko Argazki Mostraren aurtento edizioari gaur emango diote hasiera. 

30. edizioa beteko du aurten Ramon Ignacio Serras Nazioarteko Argazki Mostrak. 1993 urtetik etenik gabe antolatu du Zarauzko Argazkilari Elkarteak. Ospe handiko artistek parte hartu dute urte hauetan guztietan lehiaketa honetan. 

Lau artistaren lanak ikusteko aukera izango da egunotan Sanz Enea kultur etxean: Juan Aldabaldetrecu madrildarrarenak, Herbeheretako Wilco Westerduinenak, eta Eli Garmendia eta Felix Sanchez gipuzkoarrenak.

Erakusketa gaur zabalduko dute, 18:00etan, Sanz Enean, eta urtarrilaren 22ra arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:30etik 20:00etara.