Zozketa

Igandeko txotxongilo ikuskizunerako sarrerek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 12:19

16:45ean hasiko da ikuskizuna igandea Modelo aretoan, eta Zarauzko Hitzak udalak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean

Ilargia nahi dut txotxongilo emanaldia eskainiko du Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian parte hartuko duen Portugalgo Particulas Elementares konpainiak igandean, azaroaren 27an, Modelo aretoan, 16:45etatik aurrera. Antzerkia familian ikusteko Zarauzko Hitzak udalak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu irakurleen artean, eta irabazleak Hegoa Mutiozabal, Nekane Saizar eta Ander Ubera izan dira.