Arraiok elastikoak eta poltsak jarri ditu salgai irrati berriko lanak laguntzeko

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 28a, 12:30

Elastikoak 12 euro balio du eta poltsak, berriz, 10 euro. Aurre-salmenta gisa funtzionatuko dute.

Badira hilabete batzuk Arraio Irrati berria atontzeko lanetan ari direla gaztetxe berriaren eraikinean. Dinamikari Arraio 3.0 deitu diote, eta laster hasiko dira berriro ere irratsaio propioak eskaintzen.

Baina irrati berria eraikitzeko "ahalegin ekonomiko nahiko handia" egin behar izan dutela jakitera eman dute Arraioko kideek, eta horri aurre egiteko elastikoak eta poltsak  jarri dituzte salgai Arraio Irratiaren logo berriarekin.

Aurre-salmenta moduan funtzionatzeko asmoa dute, beraz, produktuetako bat nahi duenak aurrez harremanetan jarri beharko du irratikoekin info@arraio.net helbidera idatzita. Elastikoak 12 euro balio du, eta poltsak 10 euro.