Bol & Tok klubeko emakumezkoen taldea Gipuzkoako txapeldun

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 29a, 11:30
Jasone Erkizia, Nerea Uriarte, Goretti Belokik eta Elena Aldaz. (Bol&Tok Kluba)

Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak antolatzen duen Gipuzkoako Taldekako Txapelketako finala jokatu zuen igandean Donostian, Herrera auzoko Arrobitxulo parkean dagoen bolatokian.

Zarauzko Bol & Tok Kirol Klubeko emakumezkoen taldeak –Jasone Erkiziak, Nerea Uriartek, Goretti Belokik eta Elena Aldazek osatuak– Zeraingo taldea hartu zuen mendean, 77-71ko emaitzarekin. Bolatoki oso zaila izan zuten jokatzeko, baina baldintza makurretan egokitzen ere badakitela erakutsi zuten zarauztarrek.

Udaberrian Binakako Txapelketa irabazi zuten Belokik eta Aldazek, eta orain garaipen berri honekin, sendotu egin dute Zelaiondoko Bol & Tok Kirol Klubeko ordezkarien lana.