Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidea itxita dago

Zarauzko hitza 2022ko aza. 29a, 14:30

Luizia gertatu da kostako errepidean, Getaria eta Zarautz artean.

Luizia izan da oraintsu Getaria eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidean, 21. kilometroan. Menditik eroritako harriek eta lurrak erraia hartu dute, eta Ertzaintza baloratzen ari da une honetan gertakaria zenbaterainokoa izan den. Bien bitartean, trafikoa moztuta dago bi norabideetan, eta ez dakite noiz zabalduko duten berriz.

Bestalde, Lurraldebusek jakinarazi du Getaria-Zarautz arteko zerbitzua Meagatik egiten ari dela.