Iñigo Eizagirrek urtebetez berritu du Eulen-Nuuk taldearekin

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 1a, 12:00
Iñigo Eizagirre txirrindularia Altsasuko proban. (Jira-Bira)

Jira-Bira txirrindularitza klubak bere sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Iñigo Eizagirre zarauztarrak Eulen-Nuuk taldean jarraitu du datorren denboraldia. Beste urtebetez berritu du, eta laugarren urtez ariko da etxeko taldearekin lehian

Zarauztarrak denboraldi txukuna osatu du aurten Loinatz Proban tarteko helmugetan irabazi zuen, bigarren postua lortu zuen St. Martin de Seignanxeko lasterkan eta hirugarrena izan zen Urdulizeko txirrindularitza lasterketan.