714 euro bildu ditu Hotz Zarautz elkartearen Txokolatada Solidarioak

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 1a, 18:00

Errefuxiatuen aldeko proiektuetara bideratuko dute dirua oso eskertuta agertu diren antolatzailek.

Hotz Zarautz elkarteak 714 euro bildu zituen joan den igandean errefuxiatuen aldeko proiektuetara bideratzeko La Perla kafetegian egindako Txokolatada Solidarioan. Gauzak horrela ekitaldi arrakastatsua izan zela adierazi dute antolatzaileek eta eskerrak eman dizkiete txokolate beroaz eta txurroez gozatzera gerturatu zirenei, eta, bereziki, kafetegiko lantalde osoari.