'Nire zirkua' haurrentzako filma emango dute Euskararen Egunaren harira

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 2a, 11:00

Bihar, euskararen egunean, eta etzi, igandean, izango dira saioak Modelon 16:45etan hasita. 12 urteko neskatoaren eta zirku bateko pailazo profesionalaren arteko harremana kontatuko du ikus-entzunezkoak.

Euskarara itzulitako Nire zirkua filma, Mon cirque à moi (jatorrizko izena), eskainiko dute asteburu honetan Modelo aretoan euskararen eguna dela eta. Bihar izango da euskararen eguna, hain zuzen ere, baina igandean ere izango da filma ikusteko aukera.

Ikus-entzunezkoak Lauraren, 12 urteko neskatoaren, istorioa kontatuko du. Zirkua ogibide duen familia batean jao da eta pailazo profesionala du aita. Hain justu, azken honekin izango dituen tira-biretan oinarrituko da filma, Laurak zirkutik aldintzenden bizimodu arruntago batekin nahi baitu.