Ekitaldiz beteta dator Euskararen Eguna

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 3a, 09:00

Atzo bukatuko zen Euskaraldiaren aurtengo ekitaldia eta gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Batarekin zein bestearekin lotuta, eskualdeko hainbat herritan hainbat ekitaldi antolatu dituzte astebururako. Zarautzen ere izango da zer ospatua.

EGITARAUA
Kirol jardueretan –Eskola Kirola eta kirol federatua– atxikimendu argazkiak
12:00. Muxikoak plaza dantzak, Musika Plazan.
12:00. Zarautz Kantuan kantu-jira, Lege Zaharren enparantzatik hasita. 
16:30. Nire zirkua zinema euskaraz haurrentzat (abenduak 3 eta 4), Modelo aretoa.

Bihar 
13:00 - 14:30. Trikitxita kalejira, Oskar Estanga eta Aratz Arregi trikitilariekin. Musika Plazatik hasita.