Irudietan: Bikote Mistoen 43. Krosa

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 4a, 15:30

Bi urteko etenaren ondoren, Bikote Mistoen Krosa berriro antolatu dute, eta erantzun bikaina izan du parte hartzaileen aldetik. Izan ere, 550 bikote atera dira lasterka gaur goizean Aritzbatalde kiroldegi paretik 7,5 kilometroko ibilbidea osatzera.

Korrika egiteko giro atsegina izan dute lasterkariek, eta herritarrak kalera irten dira betiko moduan kirolariak animatzera. Aurtengo bikote garailea Judith Otazua eta Jon Unzueta bizkaitarrek osatutako izan da. Zarauztarren artean bizkorrenak, berriz, Iratxe eta Agosti Aranburu anai-arrebak izan dira.