10. Goazen Antzerkira kanpaina burutu berri du Didau taldeak. Hala, Euskararen Egunaren bueltan, 3 eta 6 urte bitarteko umeentzat zortzi emanaldi eskaini ditu herriko lau ikastetxeetan azaroaren 28an hasi eta abenduaren 1era bitartean.
Taldeak ikuskizun berria eskaini du aurtengoan: Hazia, bidaia handi baten istorio txikia. "Ikuskizunean, neskato baten, barraskilo baten eta hazi txiki baten bidaia kontatzen da; hiri gris handi batetik hasita, naturarantz", azaldu dute.
Zarauzko Udalaren babesarekin egiten dute kanpaina urtero, baita aurtengoan ere.
Antzezlaneko une bat. (Didau taldea)