'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saio solidarioa egingo dute ostiralean Modelon

Onintza Lete Arrieta 2022ko abe. 7a, 08:42
Iñurri elkarteak webgunean duen irudietako bat. (Iñurri elkartea)

Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Oihana Iguaran eta Alaia Martin ariko dira bertsotan. Amaia Agirrek jarriko ditu bertsoak, eta Ixak Arruti eta Gari Otamendi arduratuko dira musikaz. Sarreretatik lortutako irabazi guztiak Iñurri elkartearentzat izango dira. Minbizia dutenei eta haien ingurukoei laguntzeko elkartea da Iñurri.

Bertso saio musikatu solidarioa da Tabuen kutxatik oholtzara, eta ostiral honetan Modelo aretoan eskainiko dute, 20:00etan hasita. Zortzi euro balio du sarrerak, eta sarreretatik lortutako irabazi guztiak Iñurri elkartearentzat izango dira. Minbizia dutenei eta haien ingurukoei laguntzen dien elkartea da hori.

Sarrerak salgai daude zarautz.eus/eu/kultura webgunean, eta Modeloko leihatilan bertan eskuratzeko aukera ere egongo da.

Oholtzara hainbat bertsolari eta musikari igoko da: bertsotan Uxue Alberdi, Alaia Martin, Oihana Bartra eta Oihana Iguaran ariko dira; gai jartzen Amaia Agirre; eta musika doinuak eskaintzen, berriz, Ixak Arruti eta Gari Otamendi.

Iñurri elkarteak antolatu du saioa, Zarauzko Udalaren laguntzarekin.