Hainbat zarauztarrek aurkeztuko dituzte beren lanak egunotan Durangoko Azokan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abe. 7a, 14:23
Durangoko Azokak gaur goizean ateak ireki ditueneko unea. (Durangoko Azoka)

Gaur goizean zabaldu ditu ateak euskal liburu eta diskoen azoka garrantzitsuenak, eskaintza eta egitarau oparoarekin. Herriko sortzaileek ere han erakutsiko dituzte beren lan eta produktuak, eta egitarauan hitzorduren bat duten zarauztarren zerrenda osatu du Zarauzkohitza.eus-ek, egunez egun.

Gaur zabaldu ditu ateak Durangoko Azokaren 57. edizioak. Igandera arte, produktu eskaintza eta egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango da euskal liburu eta diskoen azoka garrantzitsuenean, eta bertan izango dira herriko hainbat sortzaileren liburu eta diskoak ere.

Musika taldeen artean, Neomak, Keia eta Arima Soul aipatu daitezke; idazleen artean, berriz, Nerea Loiola –hainbat lan aurkezten ez ezik, mahai inguru batean ere parte hartuko du–, Anjel Lertxundi, Bertol Arrieta eta Alex Gurrutxaga. Baita Jon Aranguren ilustratzailea ere.

Azokaren egitarauan barruan, honako zarauztarrak ageri dira:

Bihar, osteguna

  • 13:30. Bertol Arrieta, Hodeien gaineko aldean liburua, Musika Eskolan.
  • 15:40. Neomak, Plateruenan. 

Etzi, ostirala

  • 19:10. Keia, Erregaia diskoa, Plateruenan.

Abenduak 10, larunbata

  • 11:00. Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxaga, Xabier Leteren lirika osoa, Landako gunean.
  • 11:00. Anjel Lertxundi, Desertuan behatxuloa liburua, Musika Eskolan.
  • 13:30. Nerea Loiola, 7G udalekuak liburua, Musika Eskolan.
  • 17:00. Nerea Loiola eta Jon Aranguren, Naian ipuina, Saguganbaran.
  • 19:00. Nerea Loiola, Asier Serrano eta Patxi Zubizarretarekin mahai ingurua, Landako gunean.

Abenduak 11, igandea

  • 11:00. Arima Soul, Plateruenan.