Haurren Gabonetako Hamabostaldia asteburuan abiatuko dute

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 15a, 10:15
Gabonetako haur parkea Aritzbatalde kiroldegian. (UKT)

Larunbatean, abenduaren 17an, hasi eta urtarrilaren 3ra arte iraungo du ekitaldiak. 40. edizioa da aurtengoa eta Haur Kultur Taldeak antolatu du. Nolanahi ere, laguntzaile ugari ere izan dituzte.

  • Abenduaren 17an, larunbata
    17:30. Haur jolasak eta txistorrada Musika plazan (Gaztelekuan euria egiten badu).
  • Abenduaren 26tik 28ra, astelehenetik asteazkenera
    11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Gabonetako haur parkea Aritzbatalde kiroldegian (doakoa izango da eta lehen egunean dibertsitate funtzionala duten haurrentzat zabalduko dute arratsaldez).
    • Gaztelu puzgarriak (0 eta 7 urte arteko haurrentzat)
    • Jolasak frontoian (8 eta 12 urte arteko haurrentzat)
  • Abenduaren 29an, osteguna
    10:00etan, 12:00etan, 16:00etan eta 18etan. Ur jolasak Aritzbatalde kiroldegian.
    • 10:00etan LH6
    • 12:00etan LH5
    • 16:00etan LH4
    • 18:00etan LH3
  • Abenduaren 30en, ostirala
    16:00etan eta 18:30ean. Pirritx, Porrots eta Marimotos pailazoen Urteak bete, abenturak bizi! emanaldia Aritzbatalde kiroldegian (sarrerak 7 euroan).
  • Urtarrilaren 2an eta 3an, astelehena eta asteartea
    11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Txu-txu trena kalez kale Lege zaharren enparantzatik abiatuta.