AP-8 autobideko Zarauzko ordainleku nagusia itxiko dute astelehen goizaldean

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 16a, 14:00
Ap-8 autobideko Zarauzko ordainlekua.

Donostiarako noranzkoan itxiko dute bidea 01:00etatik 06:00etara ordainlekuan egiten ari diren berritze lanen ondorioz.

Igandetik astelehenerako gauean AP-8 autobideko Zarauzko ordainleku nagusitik igaro behar duten ibilgailuek itxita aurkituko dute Donostiarako noranzkoa asteleheneko 01:00etatik 06:00etara. Bertan egiten ari diren berritze lanekin jarraitu ahal izateko itxiko du bidea Bidegik; izan ere, errodadura-geruza berria zabaldu behar dute eta nahitaezkoa dute errepide zati hori ixtea.

Ordainleku nagusia itxita egongo den bost orduetan Donostiarako noranzkoan doazen ibilgailuek Zarauzko irteera hartu beharko dute eta lehenengo biribilguneari itzulia osoa eman autobidera itzultzeko, Zarauzko sarrera-irteerak zabalik izango baitira. Dena den, nahiago badute, N-634 errepidetik ere jarraitu dezakete bidea.