Merkatuko Plazako poltsa ekologikoak astelehenetik aurrera egongo dira eskuragarri

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 24a, 09:00
Leire Arana zinegotzia erdian Merkatu Plazako poltsa eskuan eta dendariak alboan dituela. (Zarauzko Udala)

Udalak finantzatu ditu material ekologikoz egindako poltsak eta 540 banatuko dituzte postuetako bezeroen artean.

Merkatu Plazako postuetan kontsumitzea sustatu asmoz, material ekologikoz egindako poltsak banatuko dituzte bertako kontsumitzaileen artean. 540 poltsa emango dituzte orotara eta 2.646, 27 eurokoa inbertsioa egin du udalak horretarako.

Yute izeneko material ekologikoa da poltsak egiteko erabili dutena plastikoa erabat baztertuta eta Merkatu Plazako postuetako bakoitzak hogei banatu ahalko ditu. Astelehenetik aurrera izango dira eskuragarri.