Merkatu Plazako otarrak irabazteko txartelak gaurtik banatuko dituzte

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 26a, 11:00
Merkatu Plazan zozkatu duten otarra. (Utzitakoa)

Bi otar zozkatuko dituzte eta Merkatuan erosketak egiten dituzten herritarren artean urteko azken egunean.

Gabonetako otarra irabazteko aukera izango dute aste honetan erosketak Merkatu Plazan egiten dituzten herritarrek. Bertako saltokiak gaur hasi dira erosleei zozketan parte hartu ahal izateko txartelak banatzen eta zozketa ostiralean egingo dute, hilaren 31ean, urteko azken egunean. Bi otar izango dira zozkatuko dituztenak.

Horrez gain, gogoratu, Merkatu Plazako bezeroen artean banatzeko poltsa ekologikoak ere gaur hasi direla banatzen. 540 kaleratu ditu udalak eta saltoki bakoitzak hogei banatuko ditu.