Gabonetako haur parkea zabalduko dute gaur dibertsitate funtzionala duten haurrentzat

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 26a, 14:15

Bihar eta etzi 12 urte arteko haur guztientzat izango da erabilgarri goizez zein arratsaldez. Doakoa izango da eta puzgarriak eta jolasak aurkituko dituzte bertan.

Dibertsitate funtzionala duten haurrek Aritzbatalde kiroldegiko Gabonetako haur parkea inauguratzeko aukera izango dute gaur arratsaldean. 16:30etik 19:00etara zabalduko dute haientzat. Bihar eta etzi, berriz, 12 urtetik beherako haur guztiei zabalduko dizkiete ateak 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Hala, 7 urte artekoek gaztelu puzgarrietan jolastu ahal izango dute eta 8 eta 12 urte artean dituztenek Frontoian eurentzat prestatu dituzten jolasetan. Sarrera doakoa izango da guztientzat.