Ur jolasak egingo dituzte bihar igerilekuan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 28a, 14:00

Haur Kultur Taldeak antolatuta, Gabonetako Haur Hamabostaldiaren barruan antolatu dituzte ur jolasak, eta gaur itxiko duten kiroldegiko haur parkeari erreleboa hartuko diote. Goizean edo arratsaldean izango dira, adinaren arabera.

Haur Kultur Taldeak antolatu duen Gabonetako egitarau oparoaren barruan, ur jolasen txanda izango da bihar 8 eta 12 urte bitarteko txikientzat. Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan egingo dituzte eta adinaren arabera banatu dituzte ordutegiak. Hauetxek dira:

  • 10:00etan LH6
  • 12:00etan LH5
  • 16:00etan LH4
  • 18:00etan LH3