Txu-txu trena gaur jarriko dute martxan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 2a, 09:30

Goizez zein arratsaldez egongo da erabilgarri eta Lege Zaharren enparantzan izango du irteera zein helmuga puntua.

Tren txu-txua Zarauzko kaleetan ibiliko da gaur eta bihar 11:00etan hasi eta 13:30era arte goizean eta 16:30etik eta 19:00etara arratsaldean. Haur Kultur Taldeak antolatu du Haurren Gabonetako Hamabostaldiko egitarau zabalaren barruan. Trena Lege Zaharren enparantzatik abiatuko da eta helmuga ere bertan izango du.