Urte osoko mareak, Zarauzkohitza.eus-en ikusgai

Onintza Lete Arrieta 2023ko urt. 4a, 08:00
Zarauzko hondartza.

2023an marea gorak eta marea beherak egunez egun zer ordutan izango diren jakiteko egutegia prest du Zarauzko Hitzak, eta herritarrek noiznahi kontsulta dezakete, eguraldiarekin eta tenperaturarekin batera. Zarauzkohitza.eus-en azalean 'Itsasoa eta eguraldia' izeneko blokean dago ikusgai, baita hemen ere.

Iritsi da 2023a, eta Zarauzko Hitzak prest du urte osoko marea gora eta marea beheren egutegia. Egunez egun horiek zer ordutan izango diren kontsulta ditzakete herritarrek Zarauzkohitza.eus atarian, bai azalean bertan, Itsasoa eta eguraldia izeneko blokean, baita hemen klik eginda ere.

Atal horretan eguneko eguraldia eta tenperatura ere kontsulta daitezke.